XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Goazen denok izarraren atzetik! - esaten zien ehiztariak.

Baina inork ez zuen herritik aldegin nahi.

Bazeukaten, bai, etxean nahiko lan inora joan gabe ere.

Nola aldegingo zuten, ba, herritik janariak eta arropak harturik?

Ehiztaria bakarrik zegoen prest bidaia hura egiteko, izarrari berak eramaten zuen lekuraino jarraitzeko.

Eta inoren zain egon gabe, gau hartan bertan atera zen.

- Eskatu ogia guretzat! - esan zion emakume batek, agurtzerakoan -.

Nik ere lagunduko nizuke ahal banu, baina nork zainduko lituzke nire bizkiak?